software garapena eta web aplikazioak

Bloga

Elkarmedia bizi-bizi

Elkarmediak ISO 27001 ziurtagiria lortu du

Elkarmediak, bere jarduera ekonomikoaren garapenak dakarren erantzukizun sozial korporatiboaz jabetuta, interes-taldeekiko portaera gardena eta morala eskatzen duen kudeaketa-modu bat du ezarrita. Bere helburuen artean, lehiakortasun ekonomikoaz eta onurak lortzeaz gain, bere gizarte- eta ingurumen-ingurunea bultzatzera bideratutako helburuak ezartzen ditu. Horretarako, lan-baldintzak hobetzeko, giza eskubideak errespetatzeko eta interes-talde guztiekin (langileak, bezeroak, hornitzaileak, etab.) portaera etikoa izateko […]

Elkarmedia babesle nagusienetako bat I. Gipuzkoako Futbol Sariak ekitaldian

Elkarmedia babesle nagusien artean joan den ekainaren 10ean Tolosan ospatutako I. Gipuzkoako Futbol Sariak ekitaldian. Egitasmoa Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatua izan da eta gala honetan, probintziako futboleko hainbat pertsonaia eta klub saritu dira, bai lorpenengatik, bai ibilbideagatik. Elkarmedia 2021ean, Gipuzkoako Futbol Federazioaren online arloko izena eta izana eraldatzeko prozesuan parte hartu zuen, webgunea guztiz berrituz […]

Ostalaritzarako Erreserbak Kudeatzeko Sistema

Erreserba Sistema

Jatetxe, taberna, kafetegi, hotel eta bistroentzat erreserbak kudeatzeko sistema. Ostalaritza sektorearentzat burututako proiektua. Mahaien erreserbak eta kantzelazioak eroso eta modu bisualean kudeatzeko softwarea, datuak denbora errealean eskuratzeko aukera ematen duena. Software honekin mahaien kudeaketa planifikatu ahal izango da. Erreserbak sortu eta ezeztatu, eta uneoro mahaiko erreserbei buruzko informazioa eguneratuta eta ikusgai izan, bezeroa establezimendura etortzen […]

Elkarmedia Kit Digital programako agente digitalizatzailea da

catalogo soluciones Kit Digital elkarmedia Gipuzkoa Euskadi

elkarmedia ETE eta autonomoei zuzendutako KIT DIGITAL programako agente digitalizatzaileen katalogoan onartua izan da. Enpresa txikien digitalizaziorako dirulaguntzen programa hau Acelera Pymek jarri du martxan, Europako Next Generation suspertze funtsen barruan. elkarmedia, Gipuzkoan, Euskadin, kokatutako ingeniaritza informatikoan diharduen enpresa izanik, digitalizazio soluzio aukera zabala eskaintzen diegu gure bezeroei, enpresak arlo honetan ahaldundu eta lehendik dituzten […]

Elkarmedia, Urola Erdiko ekonomia sustatzaileen artean

lantaldea-kontaktua-elkarmedia

Urola Erdian errotutako enpresa aktiboa da elkarmedia. Azkoitian gaude eta 25 urte bete ditugu teknologia berrikuntzan bailarako eta inguruko enpresa eta eragileei gure zerbitzuak eskaintzen. Jose Antonio Sudupe zuzendariak honela deskribatzen du egindako ibilbidea eta eguneroko jarduna: “Lana atsegin handiz egiten dugu. Proiektu berritzaile asko egiten ditugu eta, gainera, sormen handikoak, iraunkorrak eta ausartak dira […]

Ezagutzaren Kudeaketarako prozesu eta erreminten garapena eta aplikazioa

gestion del conocimiento en elkarmedia

Elkarmedian 20 urte baino gehiago daramatzagu Ezagutzaren Kudeaketarako prozesuak eta erremintak garatu eta ezartzeko proiektuetan murgilduta. Gure ingeniari informatikoen bide profesionalean nabarmentzekoa da lanaldi partzialean eta hainbat urtez Elgoibarko Makina Erreminta Institutuko Ingeniaritza Eskolan irakasle modura izandako esperientzia, besteak beste, Teknologiaren Zaintza, Informazio Sistemen Integrazioa eta Ezagutzaren Kudeaketa bezalako ikasgaiak ematen.