software garapena eta web aplikazioak

Ingeniaritza digitala

/ Software garapena

BEHAR TEKNOLOGIKO ETA DIGITALAK ASETZEKO SOFTWARE GARAPENA, PERTSONALIZATUA ETA NEURRIRA

Euskadiko Teknologia Zentroekin ko-sorkuntzan eta puntako teknologietan oinarritutako proiektuetan parte hartzen dihardugu: blockchain, 3d modelazioa, big data, errealitate aberastua…

Software garapena neurrira

Plataforma anitzetako sofwareak
bezero bakoitzari egokituta

Elkarmedian software pertsonalizatua garatzen dugu, softwarearen garapenaren ziklo osoa burutzen dugu, aholkularitza fasetik mantentze ebolutibora arte, diseinuaren, garapenaren, proben, martxan jartzearen eta laguntzaren bidez. Softwarea konpainiaren kudeaketa prozesuetara egokitzen dugu.

AGILE METODOLOGIA

Metodologia arinak
eta berritzaileak

Software proiektuak garatzen ditugu, garapen iteratibo eta inkrementalean oinarritutako ingeniaritza metodoak erabiliz, non eskakizunak eta irtenbideak denboran zehar garatzen diren, proiektuaren beharren arabera.

TECNOLOGIA

Esperientzia zabala
teknologia desberdinetan

Elkarmedian 25 urte baino gehiago daramatzagu teknologiarekin batera eboluzionatzen. .NET, Java, JavaScript, gailu mugikor, IOT, e.a.ekin lan egiten dugu eta ikasten eta hazten jarraitzen dugu.

Erabilera anitzetara zuzenduriko garapenak egin ditugu, balio handiko emaitzak lortuz. Ezagutu gure kasu arrakastatsuak: