software garapena eta web aplikazioak

Elkarmediak ISO 27001 ziurtagiria lortu du

2023 Jan 05 / bloga

Elkarmediak, bere jarduera ekonomikoaren garapenak dakarren erantzukizun sozial korporatiboaz jabetuta, interes-taldeekiko portaera gardena eta morala eskatzen duen kudeaketa-modu bat du ezarrita. Bere helburuen artean, lehiakortasun ekonomikoaz eta onurak lortzeaz gain, bere gizarte- eta ingurumen-ingurunea bultzatzera bideratutako helburuak ezartzen ditu. Horretarako, lan-baldintzak hobetzeko, giza eskubideak errespetatzeko eta interes-talde guztiekin (langileak, bezeroak, hornitzaileak, etab.) portaera etikoa izateko politikak ezartzen ditu.

Ildo horretan, 2022an beste urrats bat egin da, eta Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema bat ezarri da. Nahita edo ustekabean eragin daitezken barneko edo kanpoko mehatxuengatik babestu eta Elkarmediaren esku dagoen informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna betetzen dela ziurtatzeko helburuarekin ezarri da sistema. Zibersegurtasunarekin lotutako mehatxu eta arriskuak gero eta esanguratsuagoak diren testuinguru honetan, informazioaren segurtasunarekiko dugun konpromisoa bermatzeko, Applus+ Certification egiaztapen-erakundearen eskutik ISO 27001 arauaren arabera ziurtatu dugu gure Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema.

 

Interesdunen eskura dago Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistemaren Politika.

Egin klik beheko botoian erabiltzen dugun metodologia ikusteko

Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistemaren Politika

Egin klik beheko botoian elkarmediaren ziurtagiria ikusteko

ISO 27001 ziurtagiria