software garapena eta web aplikazioak

Ostalaritzarako Erreserbak Kudeatzeko Sistema

2022 Mar 23 / bloga
Erreserba Sistema

Jatetxe, taberna, kafetegi, hotel eta bistroentzat erreserbak kudeatzeko sistema. Ostalaritza sektorearentzat burututako proiektua.

Mahaien erreserbak eta kantzelazioak eroso eta modu bisualean kudeatzeko softwarea, datuak denbora errealean eskuratzeko aukera ematen duena.

Software honekin mahaien kudeaketa planifikatu ahal izango da. Erreserbak sortu eta ezeztatu, eta uneoro mahaiko erreserbei buruzko informazioa eguneratuta eta ikusgai izan, bezeroa establezimendura etortzen denerako. Bezeroaentzat mahaia prest itxaronaldirik gabe.

Tresna edozein gailuetatik erabil daiteke, ordenagailua, tableta edo mugikorra.

Egutegia bistaratuz, eguneko erreserbak ikusi ahalko dira, bezeroak utzitako oharrak eta erreserba-orduekin. Jatetxeak bezeroentzako jantoki bat baino gehiago baditu, gune horiek ere nabarmen bereiziko dira, barnealdea, kanpoaldea, estalitako terraza…

Erreserba jakinarazpenak SMS bidez.

Kantzelazioak modu errazean kudeatzeko gaitasuna. Kantzelazioak eta ez etorrien kontrola.

Egutegia Erreserba Sistema

Aipagarri softwareak bezeroen aldetik jaso dituen balorazio positiboak.