software garapena eta web aplikazioak

Industria eta enpresak

Enpresentzako produktuak eta zerbitzuak neurrira

Industria sarearen berrikuntzan eragiten

Elkarmedian betidanik aritu gara Euskal industria sareko enpresekin elkarlanean, datozen berrikuntza teknologikoak nola erabili eta etekina nola atera proposatzen eta aholkularitza zerbitzua ematen. Neurrira garatutako sofware eta soluzio teknologikoak garatzen daramagun ibilbide oparoak Industria 4.0 barnean esperientzia handia aitortu digu. Gure esperientzia eta berrikuntzarako joera Elkarmediaren nortasunaren oinarri dira. Gure bezeroekin elkarlanean, baterako sorkuntzan, I+G+B proiektuak bultzatzen ditugu eta aktiboki parte hartzen dugu arazoei irtenbide berritzaileak aurkitzeko.