software garapena eta web aplikazioak

Elkarmedia babesle nagusienetako bat I. Gipuzkoako Futbol Sariak ekitaldian

2022 Jun 13 / bloga

Elkarmedia babesle nagusien artean joan den ekainaren 10ean Tolosan ospatutako I. Gipuzkoako Futbol Sariak ekitaldian. Egitasmoa Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatua izan da eta gala honetan, probintziako futboleko hainbat pertsonaia eta klub saritu dira, bai lorpenengatik, bai ibilbideagatik.

Elkarmedia 2021ean, Gipuzkoako Futbol Federazioaren online arloko izena eta izana eraldatzeko prozesuan parte hartu zuen, webgunea guztiz berrituz eta egungo joeretara ekarriz. Irudi berria, diseinu erakargarri eta erabilerraza, eta edukiak modu antolatuan eta erabiltzaileen beharren arabera egituratuak eskaintzen ditu.

Guztiz neurrira diseinatu eta garatutako webgunea da behar konkretuei soluzio propioak eskainiz. Txapelketa eta sailkapenen informaioa, klubak eta zelaiak, federazioaren kudeaketa gunetik jasotzen dira, intranetarekin burututako integrazioari esker. Gainerako edukientzat kudeaketa atal bereziak garatu dira, betiere autonomia eta erraztasuna helburu.