software garapena eta web aplikazioak

Elkarmedia Kit Digital programako agente digitalizatzailea da

2022 Mar 21 / bloga
catalogo soluciones Kit Digital elkarmedia Gipuzkoa Euskadi

elkarmedia ETE eta autonomoei zuzendutako KIT DIGITAL programako agente digitalizatzaileen katalogoan onartua izan da. Enpresa txikien digitalizaziorako dirulaguntzen programa hau Acelera Pymek jarri du martxan, Europako Next Generation suspertze funtsen barruan.

elkarmedia, Gipuzkoan, Euskadin, kokatutako ingeniaritza informatikoan diharduen enpresa izanik, digitalizazio soluzio aukera zabala eskaintzen diegu gure bezeroei, enpresak arlo honetan ahaldundu eta lehendik dituzten gaitasunak hobetzea helburu dutenak.

Honako gaietarako soluzioak ditugu:

Aprobetxa ezazu aukera hau zure negozioan hobekuntzak ezartzeko.

elkarmedian zure beharrak identifikatzeko eta laguntza hauei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu. Prozesu guztian zehar lagunduko dizugu eta KIT DIGITALeko diru-laguntzak eskuratzeko tramite guztietaz arduratuko gara.

Dagoeneko I. Segmentuko bezeroekin hasi gara lanean, 10 eta 49 langile artean dituzten enpresa txikiekin, eta hilabete gutxiren buruan, langile gutxiago dituzten enpresek eskaerak egiteko epeak zabalduko dira.

Zure segmentua edozein dela ere, ez itxaron gehiago, elkarmedian behar duzun guztian laguntzeko prest gaude. Jarri gurekin harremanetan.