Zibersegurtasun saioa Iraurgi Berritzen eta ZIUR Industrial Cyber Security Center – Gipuzkoa-rekin
2026 Feb 27 / blogaAtzo Iraurgi Berritzenek eta ZIUR Industrial Cyber Security Center – Gipuzkoa-ek zibersegurtasun ziurtagirien inguruan antolatutako saioan gure esperientzia partekatu genuen, IT Sailarena ez den beste ikuspegi batetik egin ere.
Hain zuzen, Elkarmedian, ISO/IEC 27001 eta Segurtasunaren Eskema Nazionala ziurtagiriak lortzeko helburuak ez ziren sortu proiektu tekniko gisa, ezta IT arloko ekimen gisa ere, zuzendaritzatik sortu ziren.
Erabaki estrategikoa izan zen: gure bezeroen sistema eta datu kritikoak kudeatzen baditugu, segurtasunak enpresa bere osotasunean gobernatzeko moduaren parte izan behar du, ez soilik alderdi teknikoarena.
Izan ere, ziurtagiri horiek ez dira gai teknikoez eta IT sistemez bakarrik ari. Arriskuak ulertzeko, prozesuak ordenatzeko eta koherentzia eta konfiantza handiagoz lan egiteko moduak ere barne hartzen dituzte.
Gure ikaskuntza nagusia:
ISO 27001 eta ENS ez dira proiektu teknologikoak soilik. Gobernu-proiektuak dira.
Liderra IT saila bakarrik bada, arlo honentzako zama bihurtzen da. Zuzendaritzak gidatzen badu, lehia-abantaila bihur daiteke.
Eskerrik asko Iraurgi Berritzeni eta gainerako enpresei esperientziak elkar banatzeagatik.
