software garapena eta web aplikazioak

WhatsApp Business API: Enpresa-komunikazioa eraldatzen

2023 Oct 19 / bloga

Enpresen mundu dinamiko honetan, bezeroekin modu eraginkorrean komunikatzea funtsezkoa bihurtu da. Metak WhatsApp Businessen APIa ireki duenetik aukerak handitu egin dira eta Elkarmedian, lehen eskutik bizi izan dugu aldaketa hori.

1. Komunikazio pertsonalizatua:

Orain arte, WhatsApp Business oinarrizko funtzioetara solik mugatzen zen. Baina orain, API berriarekin, enpresa txikiek ere erabiltzaile esperientzia pertsonalizatuak sor ditzakete.

Elkarmediako azken proiektuetako batzutan, gure bezeroekin izandako lankidetza estuari esker, arrakastaz inplementatu dugu WhatsApp Business-en API berria. Ekimen horri esker, marketin-kanpaina eraginkorrak egin ahal izateko garapenak burutu ditugu. Adibidez, ibilgailuen salmentan espezializatutako enpresa batek bere bezeroei filtratutako mezuak bidaltzea lortu du, auto modelo jakin batzuen jabeei zuzendutako eskaintza espezifiko gisa. Bezeroen ezaugarrien araberako bidalketak egin ditzake, beraz.

2. Automatizazio adimenduna:

WhatsApp Business-en APIak mezuak bidaltzea ez ezik erantzunak jasotzea ere ahalbidetzen du. Horrek ateak irekitzen dizkie chatbotei eta adimen artifiziala ezartzeari, kalitate handiko zerbitzu automatizatuak eskaintzeko. Orain, enpresek modu eraginkorrean jardun dezakete bezeroekin.

3. Pitzadurarik gabeko integrazioa:

API honen mirarietako bat enpresetako sistemekin ezin hobeto integratzeko duen gaitasuna da. Txanden kudeaketatik hasi eta zerbitzuei buruzko kontsultetaraino, bezeroek modu automatizatuan eskura dezakete ERParen eta negozioaren informazioa. Imajinatu berrikuspenen ordutegiak kontsultatu ahal izatea, hitzorduak bertan behera uztea edo bilera berriak programatzea, guztia WhatsApp-a bera erabilita.

4. WhatsAppez haratago:

Gainera, Elkarmediak garatutako plataforman, jakinarazpen-tresnak baliatzen ditugu, hala nola, mezu elektronikoak eta testu-mezuak (SMS). Sistema horiek, kodeen eta HJAen bidez bikain integratuta, gure bezeroen egitura operatiboaren funtsezko parte bihurtu dira. Eta bezero hauen tipologia askotarikoa da. Adibidez, udal eta jatetxeetan inplementatu ditugu SMS bidezko jakinarazpen sistemak, herritarrei eta erabiltzaileei hitzorduak eta erreserbak jakinarazten dizkietenak eta egunerokotasunean kudeaketa lana errazten diena, eraginkorra eta arina ziurtatuz.

 

Informazio gehiago nahi duzu? Jarri harremanetan gurekin.