Elkarmedia Administrazio elektronikoaren inplantazioan bidelagun gara
2023 Mar 17 / bloga
Azken urteetan udalen antolaketa eta lan egiteko moduak eraldatzen ari dira. Abian jarri dira hainbat digitalizazio prozesu eta administrazio elektronikorako urratsak eman eta lan metodologia berriak txertatu beharrean aurkitu dira udalak eta, orokorroen, instituzio publiko guztiak.
Administrazioa elektronikoa nahitaezkoa bihurtu da eta betebeharrak legez ere zehaztuta daude:
- 39/2015 Legeak Administrazio publikoen eta herritarren arteko erlazioak erregulatzea du helburu, Administrazio erabat elektroniko eta interkonektatu bat lortzeko eta prozedura administratiboen tramitazioa hobetzeko helburuarekin.
- 40/2015 Legeak, berriz, Administrazio Publiko desberdinen eta gainerako Sektore Publikoen barne-funtzionamendua erregulatzea du helburu.
Betekizun hauen aurrean eta Udalen beharrei erantzuna emateko asmoz, Elkarmedian lan-taldea sortu dugu Udaletako Idazkaritza sailarekin eta IZFErekin partaidetzan.
Elkarmediako lantaldea udal teknikari eta langileen bidelaguna da. Aholkularitza zerbitzuaz gain, ziurgabetasun eta zalantzei aurre egiteko babesa eta inplantazioarako erreminta eta teknologia jakintza guztia eskaintzen ditugu.
Zer suposatzen du administrazio elektronikoa txertatzeak?
Europako Batzordeak ondoko definizioa proposatzen du administrazio elektronikoarentzat: “Administrazio elektronikoa Administrazio Publikoetan egiten den IKTen erabilera da, zeinak antolaketa-aldaketa eta gaitasun berriekin bateratuz, zerbitzu publikoen eta prozesu demokratikoen hobekuntza bultzatzen duen eta politika publikoen sostengua sendotzen duen.
Betebeharrak ondokoak dira:
- Administrazio prozedura erabat elektronikoa
- Erregistro elektroniko orokor bat
- Bukatutako prozedura administratiboentzat artxibo elektroniko bakarra
- Prozedurak arindu funtzionamendu erabat elektronikoaren bidez, paper gabe
- Interesdunen identifikazio elektronikoa
- Interesdunen onespena eta borondatea egiaztatzeko sinadura elektronikoa
- Jakinarazpen elektronikoa
- Baliabide elektronikoen erabilera zabaldua eta derrigorrezkoa
- Egituraren razionalizazioa
- Elkareragingarritasuna
- Elkarreragingarritasun eskema nazionala
Azken finean, administrazio publikoen modernizazioak, informazio eta komunikazio teknologia berriak sartzean oinarritzen denak, herritarrekiko, enpresekiko edota beste administrazioekiko erlazionatze eredu berriak irekitzen ditu. Halaber, barne kudeaketarako prozeduren eraldaketa, gardentasuna eta sinplifikaziorako ere balio du, honekin produktibitate handiagoa lortuz eta, ondorioz, kostuak aurreztuz.
Eraldaketa handia dakar administrazio elektronikoa txertatzeak eta Elkarmedian udalei bidea errazteko prest dagoen lantaldea daukagu.