software garapena eta web aplikazioak

Reviglassentzat eginiko konfiguratzailea abian da

2023 Jan 12 / bloga

Reviglass enpresarentzat eginiko konfiguradorea publikatu dugu. Bidanian kokatutako enpresak beirazko mosaikoak egiten ditu eta konfiguradore bat sortu dugu bezero eta komertzialek kolore konbinazioak nola ikusiko lirateken jakiteko.

Web aplikazio honetan erabiltzaileak igerilekuaren kanpoaldea, beirazko mosaiko kolorea eta beiraren juntak aukeratu ditzake eta 3D teknologiaz garatutako igerileku realista baten ikusi. Tresna honekin erabiltzaileek beraien aukeraketa nola ikusiko den konprobatu dezakete, zeren argia, uraren sakontasuna eta hainbat faktore kontutan hartu dira 3D renderrak egiterako orduan.

Reviglass Dubaiko The Big 5 Global kongresuan izan zen abenduan 4tik 7ra bitartean. Kongresu hau mundu mailan eraikuntzaren inguruan dagoen garrantzitsuenetako bat da eta bertan erakutsi zuten lehen aldiz Elkarmediak garatutako tresna hau.

Hemen proiektuari buruzko xehetasun gehiago: Reviglass mosaic – Igerileku konfiguratzailea.