Igerileku konfiguratzailea
Reviglass Mosaic
Reviglass, beirazko mosaikoak fabrikatzen dituen enpresarentzat, igerilekuak konfiguratzeko tresna sortu dugu. Konfiguratzailea baliagarria da igerileku bat egitea baloratzen ari direnentzat, eta oso baliagarria da profesionalentzat ere, bezeroen premiekin eta gustuekin bat datozen aukera onenak eskaintzeko. Kanpoko aldeak, barruko mosaikoak eta horien junturak izango duten diseinua konfiguratzeko aukera ematen zaie.
Javan egindako webgunea da, 3D modelatze eta renderizatze lanekin konbinatua.

Produktuaren konfigurazio aukerak