software garapena eta web aplikazioak
Bisiten erregistroa aplikazioaren logotipoa - Registro de visitas - elkarmedia

Bisiten erregistroa

Bisita bakoitzak balio du.
Bermatu segurtasuna zure enpresan harreratik hasita.

Bisiten erregistrorako web-aplikazioa.
Enpresentzat diseinatua, datu pertsonalen kudeaketa modu eraginkor eta seguruan errazten duena.

Hiru modutan erregistratu daitekeenez, aplikazioa edozein beharretara egokitzen da:

01

Eskuz

Sartu datuak erraz.

02

QR kodea

Eskaneatu eta berehala erregistratu.

03

Aurkezpen txartelen bidez

Informazioa digitalizatu klik bakar batean.


Gainera, datuak babesteko araudia betetzen dela bermatzen du. Bisitari bakoitzak informazio komertziala jasotzea eta digitalki sinatzea onar dezake. Ondoren, mezu bat jasoko du onarpen-kontratuarekin, prozesuaren gardentasuna ziurtatuz.

Funtzionalitate aurreratuekin honakoak ere lor ditzakezu:

Bisitarien zerrenda

Iragazkiekin eta Excel-era esportatuta.

Merkataritza-harremanak

Kudeatzeko enpresen erregistroa.

Egoitzen kudeaketa

Harrera, azoka eta ekitaldietarako

Erabiltzaileen eta rolen erabateko kontrola

Eraginkorra eta segurua ziurtatuz

Optimizatu bisiten erregistroa soluzio malgu, seguru eta digitalarekin
zure enpresan edo ekitaldian

Informazio gehiago behar duzu?

Eskatu doako demo bat hemen 👇

Bisiten erregistroa

Bisita bakoitzak balio du.
Bermatu segurtasuna zure enpresan harreratik hasita.

Bisiten erregistroa aplikazioaren logotipoa - Registro de visitas - elkarmedia
Bisiten datuak, datu pertsonalak, jasotzeko garatutako web aplikazio hau, enpresa mundurako diseinatuta izan arren, beste arlo batzuetan ere aurrez aurreko pertsonen datuak eta harpidetzak jasotzeko erabilgarria da. Informazioa sartzeko, pertsonen datuak biltzeko, hiru modu onartzen ditu: eskuz, QR kodea erabiliz eta aurkezpen-txartelen bidez. Behin informazio pertsonala jasota, bisitariari dagokion enpresaren informazio komertziala jaso nahi duen zehazteko aukera emango zaio. Bisitariaren sinadura jasoko da eta onarpen kontratuarekin mezu elektroniko bat bidaliko zaio datuen babeserako lege berriak eskatzen duena betez; onartutako testua erregistratuta eta gordeta geratuko da fitxarekin batera. Aplikazioak honako kudeaketak ahalbidetzen ditu:
  • Bisitarien zerrenda: informazio guztia iragazi eta formatu desberdinetara (besteak beste Excelera) esportatzeko aukera ematen du.
  • Enpresen erregistroa: bisitarien enpresen erregistroa ahalbidetzen du, bisitariekin erlazionatuta.
  • Egoitzen kudeaketa: bisitak jaso daitezkeen lekuen erregistroa: feria, jardunaldia, bezeroen harrera gunea, e.a.
Guztia konfiguragarria izango da, erabiltzaile eta rolen kontrolarekin. Administratzaileak lan-taldea eta erabiltzaile bakoitzaren funtzioak definitu ahal izango ditu.
  • Izena:Bisiten erregistroa. Bisita bakoitzak balio du.
    Bermatu segurtasuna zure enpresan harreratik hasita.
  • Bezeroa:FAGOR Arrasate
  • Urtea:2019
Bisiten erregistroa aplikazioaren irudia - Registro de visitas - elkarmedia Bisiten erregistroa

Bisita bakoitzak balio du.
Bermatu segurtasuna zure enpresan harreratik hasita.