software garapena eta web aplikazioak

Bono salmenta eta barne egutegien kudeaketa softwarea

FeelWellPT

FeelWell PT kirol entrenamendu pertsonalizatuak eskaintzen dituen enpresaren barne kudeaketarako web aplikazioa.

FeelWell PT enpresak kirol entrenatzaileen saioen egutegiak zentralizatzea behar zuen eta enpresako kudeatzaileek entrenatzaile bakoitzaren egutegiak ikustea. Google edo Microsoften egutegiak erabil genitzakeen, baina egutegia entrenamendu saioen bono salmentarekin lotu beharra zegoen.

Neurrira garatutako software honek entrenatzaileei bonoak saltzeko aukera ematen die, ordainketak txartel bidez egin edo bizum/transferentzia bidez. Kudeatzaileek emailez jasotako esteka baten bidez ordainketa onartzen dutenean, entrenatzaileek saldutako bono horri dagozkion sesioak egutegian txerta ditzakete.

Aplikazioak aukera ematen du, fakturazio datuak ikusteko, zenbat fakturatzen duen enpresak asteka eta hilabeteka, eta baita entrenatzaile bakoitzaren datuak kudeatzeko ere.

Laburbilduz, kirol enpresaren eguneroko kudeaketa tresna bat garatu da. Langile, bezero eta kudeatzaileek erabili dezakete eta rol bakoitzak bere funtzionalitate eta aukera ezberdinak ditu.

  • Izena:Bono salmenta eta barne egutegien kudeaketa softwarea. FeelWellPT
  • Bezeroa:FeelWell PT
  • Urtea:2021
FeelWell proiektua - elkarmedia Bono salmenta eta barne egutegien kudeaketa softwarea

FeelWellPT