Elkarmediak ENS ziurtagiria lortu du, gure bezeroentzako IKT seguruen hornitzaile gisa egiaztatzen gaituena
2023 Feb 23 / bloga
Bere helburuak lortzeko Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) duten garrantziaz jabetuta eta informazioaren segurtasunarekiko duen konpromisoa kontuan izanda, Elkarmediak, bere interes-talde guztiei informazioaren segurtasunari buruzko berme handienak eskaintzeko asmoz, helburu hauek ezarri ditu informazioaren segurtasunari dagokionez:
- Erantzun eraginkorra emateko erresistentzia- edo erresilientzia-gaitasuna handitzeko esparrua eskaintzea.
- Zerbitzuak azkar eta eraginkortasunez berreskuratuko direla ziurtatzea, eragiketen jarraipena arriskuan jarriko luketen edozein hondamendi fisiko edo kontingentziaren aurrean.
- Informazioaren segurtasun-gorabeherak prebenitzea, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria den neurrian, eta gure jarduerek informazioaren segurtasunean sor ditzaketen arriskuak arintzea.
- Informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna, erabilgarritasuna, benetakotasuna eta trazabilitatea bermatzea.
Helburu horiek lortzeko, Ekarmediak 2022an Informazioaren Segurtasun Sistema ezarri du (ISO27001 arauaren arabera ziurtatua), eta 2023ko urtarrilean ENS ziurtagiria lortu du (kategoria ERTAINA) Applus+ Cetification-en eskutik, 2015/2010eko urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duelarik.
Modu honetara bere bezeroei eskainitako zerbitzuaren kalitate gorena bermatzen du Elkarmediak. Zehazki, ENS araua bete behar duten administrazio publikoen kasuan (autonomikoak zein tokikoak), lortutako ziurtagiriak IKT hornitzaile seguru gisa egiaztatzen gaitu.