software garapena eta web aplikazioak
juaristi logoa
JUARISTI webgunea Nazioartekotze proiektu digitala
-------------------
Web diseinua eta garapena neurrira: edukien irisgarritasuna eta ikusgarritasuna landu eta aplikazio espezifikoak garatu dira.

JUARISTI webgunea

Nazioartekotze proiektu digitala

JUARISTI enpresarentzat neurrira diseinatu eta garatu dugun webgune berria.

Multitasking mekanizazio zentroen fabrikazioan mundu mailan presentzi handia duen euskal enpresa izanik, nazioartekotze proiektu digitala bezeroaren behar espezifikoetara guztiz egokituta burutu da.

Garapena WordPress eduki kudeatzailea oinarri hartuta egin da, baina hainbat funtzionalitate espezifiko gehitu dira. JUARISTI bezeroaren behar eta eskakizunei erantzuna emateko garapen teknologiko berritzaileak diseinatu dira eta hainbat aplikazio eta egitura neurrira garatu dira. WordPress-aren berezko onurak aprobetxatuz, web plataforma guztiz pertsonalizatua burutu da.

Erabiltzailearen ikuspuntua ardatz hartuta, nabigazio erraztasuna eta edukien irisgarritasuna hobetu dira. 5 hizkuntzetan nabiga daiteke eta atal ezberdinen artean, produktuen fitxen informazio osotasuna eta irudien garrantziaz baliatuta informazioa modu erakargarrian agertzea nabarmentzen dira, batez ere.

  • Izena:JUARISTI webgunea. Nazioartekotze proiektu digitala
  • Bezeroa:JUARISTI Boring and Milling Machines
  • Estekak:
  • Urtea:2019
juaristi webgune proiektuaren irudia - elkarmedia JUARISTI webgunea

Nazioartekotze proiektu digitala