software garapena eta web aplikazioak

DENDAgo. Euskadiko tokiko merkatari, artisau eta produktugileen marketplace plataforma.

2021 Apr 09 / bloga
dendago marketplace plataforma - elkarmedia
DENDAgo Elkarmediaren proiektu garrantzitsuenetariko bat da. 10 urte baino gehiago daramatzagu proiektu honekin lanean eta berari esker, merkataritza sektorean eta internet bidezko salmenta sistema, e-commerce plataforma eta Online Marketing-ean ezagutza eta esperientzia handia lortu ditugu.

Baina, zer da DENDAgo?

DENDAgo Euskadiko tokiko merkatari, artisau eta produktugileen produktu eta zerbitzuak biltzen dituen salmentarako web plataforma da, interneten bisisbilitatea eta nortasuna ematen diena, atzerriko plataforma multinazionalen eta haien interesen menpekotasunetik at. Gaur egun, DENDAgo proiektuaren bultzatzailea Euskaldendak Elkartea da eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailak diruz laguntzen du.

Zeintzuk dira DENDAgo proiektuaren hastapenak?

Bere hastapenak 2010 urtean izan zituen, Azkoitiazoka.com (prentsan aipamena) izenarekin. Azkoitiko dendariak bultzatzeko apustua izan zen eta helburua web erremintak eta sare sozialen dinamizazioa erabiliz dendari eta bezeroen arteko harreman bideak irekitzea zuen. Proiektu honek garapen eta hazkunde teknologiko eta geografikoa jasan zuen eta 2014an merkatalgune birtual bilakatu zen: hemenbuy.com, Urola Erdiko merkatarien online denda. Eraldaketa hau Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen babesari esker eta Iraurgi Berritzen, Garapen eta Berrikuntza Agentziaren bitartez, burutu zen.
HEMENbuy-ri buruzko aipamenak prentsan:
Azken eraldaketa 2017an gertatu zen: Euskadiko merkatal sektorearen beharrei erantzuteko jaio zen DENDAgo, Euskadiko tokiko merkatari, artisau eta produktugileen zerbitzu eta produktuak biltzen dituen salmentarako web plataforma. dendago-euskal-produktuen-online-denda Web plataforma Euskadiko merkatariek heuren jarduera ekonomikoa internetez eta modu erabat autonomo eta errazean burutu dezaten garatu dugu Elkarmedian. Era berean, heuren erosketak internet bidez egin nahi dituzten herritar guztiei zuzendua dago, izan euskal herritarrak izan beste lurraldeetakoak, oraindik atzerrira iritsi ez den arren.

Zein da DENDAgo-ren helburua epe labur-ertainera?

Proiektu honen helburu nagusia tokiko merkatari, artisau eta produktugile euskaldunei beren jarduera komertzialarekin jarraitu ahal izan dezaten ecommerce aukera sendoa eskaintzea da, kostu ekonomiko eta animiko handia suposatuko ez dien soluzio digitala.
DENDAgo-ri buruzko aipamenak prentsan: