software garapena eta web aplikazioak

Elkarmediak LH Duala Euskaraz saria jaso du

2024 Feb 06 / bloga

‘LH Duala Euskaraz’ egitasmoak gure konpromisoa saritu du, lan eremuan euskararen erabilera sustatzeagatik. Ekitaldia Urnietan ospatu zen otsailaren 2an eta bertan bildu ziren Lanbide Heziketako ikastetxe eta ikasleak, baita LH Duala Euskaraz egitasmoaren bultzatzaile diren Laneki, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere.

Ekitaldian, euskarazko Lanbide Heziketa eta ikasleen lan munduratzea euskaraz gauzatzeko garaian erreferente diren lantoki eta ikastetxeen jarduna aitortu eta praktika onak partekatu dira, eta aurtengo edizioan, Elkarmediarekin batera, Copreci eta Aita Menni ere sariatuak izan dira.

Maite Urrutia, Elkarmediako ordezkaria eta Eneritz Elorza, Izarraitz Lanbide Heziketako ikastetxe erreferenteko ordezkaria sariak jasotzen. LH Duala Euskaraz ekitaldia.

Elkarmedia bideoan:

Eskerrik asko!

Elkarmediako lantalde osoaren izenean eskerrik asko LH DUALA Euskaraz Saria jasotzeko proposatu gaituzuelako eta saria guri ematea erabaki duzuelako. Ilusio handia egin digu aitortza honek.

Elkarmedian ia 30 urte daramatzagu software ingeniaritza sektorean, betidanik parte hartzea bultzatzen eta gazteei aukera ematen. Egun 30 lagun inguru gara, eta pertsonen arteko harremanak asko lantzen ditugu. Adimen artifizialaren garai hauetan ere adimen kolektiboari garrantzia handia ematen diogu.

LH DUALA egitasmoarekin, inguruko gazteekin lankidetzan aritzeko espazioak sortzen ditugu, elkar ezagutu eta elkarrengandik ikasteko aukera daukagu.

Euskal Herriko gazteentzat lan-munduan sartzea oso garrantzitsua da, eta hori lortzeko, euren ikuspegiak eta ideiak entzutea beharrezkoa da. Gure helburua lankidetza ikuspegi hau beti mantentzea eta hobetzen joatea da, eta euskaraz bada, hobe.

Mila esker, Elkarmedia lantalde osoari, eta, jakina, LH DUALA Euskaraz taldeari eta hemen zaudeten eragile eta erakunde guztioi. Jarrai dezagun bide honetan elkarrekin, gazteekin elkarlanean, ikuspegi zabal eta parte hartzailea jorratuz, eta lan munduan euskara zabalduz.

Ekitaldiaren bideoa eta albisteak:

LH Duala. EUS

Albistea Gipuzkoako Foru Aldundiko webgunean

Ikusi