Pyrenaica web + hemeroteka garapena
Berritze integrala, aldizkarien ikusgarritasuna eta hemeroteka bilatzaile aurreratua
Pyrenaica aldizkariaren webgune berria garatu dugu, web korporatiboa eta hemeroteka gune bakarrean integratuz.
Teknologikoki aurrerapauso handia eman da, erabateko teknologia berritzea, edukien kudeaketa eta, batez ere, aldizkarien argitaratze prozesua erraz eta bezeroarentzat guztiz autonomoa bilakatuz.
Nabarmentzekoa da hemerotekako bilaketa sistema berria ere. Solr teknologia erabilita, azkar eta zehatz burutzen dira bilaketak aldizkarien artikulutan, gai, egile, hitz solte, e.a. erabilita.
Euskal Mendizale Federazioaren aldizkaria interneten
Solr bilatzaile aurreratua

