JAKIN webgunea *BERRIA*
Web eta ecommerce diseinua eta garapena neurrira
Elkarmedia JAKIN Fundazioaren nortasun digitalaren garapen eta zabalkundean bidelagun gara. Webgunearen diseinu, garapen teknologiko eta mantenu iraunkorraz arduratzen gara.
2024an webgunea guztiz berritu dugu, bai teknologikoki eta baita, diseinuari eta edukien antolaketari dagokionez ere. Lehen propio garatutako eduki-kudeatzailea zena, WordPress plataformara migratu dugu. Modu honetan teknologikoki eguneratua mantentzea lortzen dugu, kode irekian eta bezeroaren esku utzirik edukien kudeaketa guztia, mantenuan autonomia handiagoa bermatuz. Neurrira garatu da themea, jasotako marka eta atalen diseinu berriaren arabera. Eduki-mota espezifikoak diseinatu eta garatu dira webgune zaharreko eduki guztiak sistema berrira migratuz eta erosketa sistema ere integratu da harpidetzarein batera.
JAKIN aldizkariak, euskal kulturaren sailak eta eremuak oro aztergai hartzen ditu (soziologia, ekonomia, zuzenbidea, filosofia, erlijioa, zientzia, literatura, e.a.) eta ikuspegi desberdinetatik begiratu.
JAKIN digitalean, aldizkariak eta bertako edukiak eskaintzeaz gain, erabiltzaileak bere txokoan eduki elektronikoak eskuragarri ditu, neurrira garatutako ecommerce edo denda elektronikoari esker. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, digitalizazio gunea eta bertan erabiltzen den Solr bilatzaile aurreratua, liburu behatokia eta audio, bideo eta liburu bildumak. Gailu mota guztietara egokitutako aplikazioa da web responsive diseinuari esker.
Jakinen talde historikoaren idazlan guztien biltegia.
Jakin aldizkariaren marka webgunean isladatua, nortasun digitala sendotuz
Multimedia edukiak nabarmentzen dira, webguneak aldizkaria bera aberasten duelarik

