Garraioak eta albaranak kudeatzeko aplikazioa
Obretako kudeaketarako web aplikazioa eta kamioilariei zuzendutako APPa
Bezeroen beharrei erantzunez, obretako kamioilari enpresei zuzendutako web aplikazioa sortu dugu. Guztiz neurrira egindako garapena da.
Bi ataletan banatzen da, web aplikazioa eta mobilerako aplikazioa (APP deskargagarria). Web aplikazioa kudeaketa osoaren bilgunea da. Bertan eramaten da kontrol guztia: garatutako funtzionalitate guztien datuak gehitu, ikusi eta editatzeko aukera dago. Aplikazio honekin, bezeroak bere obrak kudeatu, enpresako kamioiak eta bere atoiak erregistratu, obren arduradunak definitu, kamioiak egin dituen mugimenduak eta errepostajeak ikusi eta albaranak kudeatu ditzake.
Bigarren atala, mobileko aplikazioa, kamioilariei zuendutakoa da. Langile hauek bertan erregistra ditzakete egiten dituzten mugimendu guztiak: kamioia noiz hartu duen eta noiz utzi duen adierazi dezake zenbat kilometro egin dituen jakiteko, errepostajeak erregistratzeko aukera ere badu eta baita albaranak sortzeko atala ere.
Garraioak eta albaranak kudeatzeko aplikazioa
Obretako kudeaketarako web aplikazioa eta kamioilariei zuzendutako APPa
