software garapena eta web aplikazioak
urola turismoa logoa
Urola Turismoa webgunea Web diseinu eta garapena
-------------------
Irudi korporatibo berriaren digitalizazioaren garapena, diseinu erakargarri eta ikusgarria helburu

Urola Turismoa webgunea

Web diseinu eta garapena

Urola Turismoak marka eta irudia berritu ditu eta horrekin batera, digitalizazio eta komunikazio estrategia berria lantzen lagundu dugu. Emaitza benetan bikaina izan da: webgune erakargarria eta ikusgarria, irudien indarra eta testuen fintasuna uztartzen dituen disenu guztiz pertsonalizatuari esker.

WordPress eduki-kudeatzailea oinarri hartuta, neurrira diseinatu eta garatu da webgunea, edukien kudeaketa autonomoa indartuz, elementuen maketazioa bezeroak webguneaz egingo duen erabileraren arabera pertsonalizatuz eta, aurrera begira, izan ditzakeen behar berrietara egokitzeko malgutasuna ziurtatuz.

Urola Turismoaren irudi eta izaera digitala indartzeko helburua bete da.

  • Izena:Urola Turismoa webgunea. Web diseinu eta garapena
  • Bezeroa:Urola Turismoa - Iraurgi Berritzen
  • Estekak:
  • Urtea:2021
  • Lankidetza:TEKO
urolaturismoa webgune berriaren proiektu irudia 3 - elkarmedia
01 Planak zure neurrira

Turismo baliabideak bisitari moten arabera sailkatuta antolatu dira

urolaturismoa webgune berriaren proiektu irudia 4 - elkarmedia
02 Loiola erdigunean

Loiolako Santutegiaren garrantzia eta berezitasuna nabarmenduta