software garapena eta web aplikazioak

Orioko Udala webgunea

Web diseinua eta garapena

orioko udal webgunea
Udalaren webgune nagusia eta Guk Oriori parte hartze gunea

Orioko Udalaren webgunearen diseinua eta garapen berria WordPress CMSa oinarri hartuta burutu da.

Webgunearen eraberritzeak bi helburu nagusi izan ditu: erabiltzaileen nabigazioa erraztea eta informazioa modu argiagoan bistaratzea. Horrela, Udalaren zerbitzuen berri modu zabalagoan ematen du atari berrituak, eta albisteak eta agendako edukiak formatu bisualago batera ekarri dira.

Teknikoki, aldaketa nagusia plataforma aldaketa izan da. Aurreko bertsioa Joomlan garatua genuen, eta oraingoa, WordPressen egin da, bezeroak horrela eskatuta, edukien migrazioa burutu delarik.

Eduki-mota pertsonalizatuak garatu dira eta horiek bezeroak modu autonomoan eta erraz kudeatzeko panela ere osatu da.

Berritze honek, proiektuaren bizitasuna eta dinamismoa islatzen ditu. Mantenu iraunkorra eta aktiboa burutzen ditugu teknologikoki egunean mantenduz eta aldiro eduki atal berriak gehituz, udalaren eskakizunak betez.

Guk Oriori webgunea (2024)

Orioko udalaren parte hartze gunea garatzeko proiektua. Udal webgunearen diseinu eta programazioa irizpideei segida emanda neurrira garatutako gunearen garapena ere burutu dugu.

  • Izena:Orioko Udala webgunea. Web diseinua eta garapena
  • Bezeroa:Orioko Udala
  • Estekak:
  • Lankidetza:TheNiu
orioko udal webgunea irudia
01 Orioko Udalaren webgunearen diseinua & garapena

2022

Gukoriori, Orioko Udalaren parte hartze gunearen irudia - elkarmedia
02 Guk Oriori parte-hartze gunearen garapena neurria

2024