software garapena eta web aplikazioak

Liferay

Udal webguneen migrazioa eta garapena

Web plataformak Liferay instalazioen gainean eraiki eta garatzen ditugu. Eduki-kudeatzaile honen berezitasunak aprobetxatuz, bezero bakoitzaren eskakizun eta beharren arabera webguneak neurrira diseinatzen ditugu.

Gipuzkoako hainbat udalerrik Aldundiak eskaintzen dien doako Liferay web plataforma erabiltzeko hautua egin dutenean, Elkarmediaren aholkularitza eta laguntza jaso dute: besteak beste, honako udalentzat egin dugu lan: Villabonako Udala, Mendaroko Udala, Astigarragako Udala, Ezkioko Udala, Alegiako Udala, Ezkioko Udala, Urnietako Udala, Beizamako Udala, Albizturko Udala, Ormaiztegiko Udala,…

Kasu batzuetan webguneak hutsetik eraiki dira eta beste batzuetan, lehen zuten webguneko eduki mota ezberdinen migrazioa burutu izan da. Betiere, bezero bakoitzaren beharretara egokitu nola arkitektura eta nabegazioa hala diseinua eta itxura estetikoa.

liferay logoaren irudia - elkarmedia proiektuak
Liferay eduki-kudeatzailea

Udal webguneen migrazioa eta garapena