software garapena eta web aplikazioak
iragarki laburrak logoa
Iragarki Laburrak plataforma Salerosketa eta trukea euskaraz
-------------------

Iragarki Laburrak plataforma

Salerosketa eta trukea euskaraz

Iragarki Laburrak salerosketa eta truke plataforma indarberritzeko asmoekin bat eginez, web plataformaren diseinua eta garapenaz arduratu gara Elkarmedian.

WordPress eduki-kudeatzailea oinarri hartuta, neurrira sortu dira eduki-mota eta funtzionalitate guztiak: erregistroa, iragarkiak igo, editatu eta ezabatzeko sistema, mezuen bidalketa, bloga, e.a. Iragarki Laburrak-ek tokiko euskal komunikabideekin (Hitza, Ataria, Anboto, Uztarria, e.a.) duen elkarlan harremana dela eta, haien webguneetan beren eskualdeko iragarkiak erakusteko sistemak mantentzeko garapenean aldaketak ere burutu dira.

Bizi-bizi dagoen proiektua da, euskarak interneten duen presentzian ezinbesteko lekua betetzera etorria eta euskal komunitatearentzat erreferentziazko gune dena eta izan nahi duena.

  • Izena:Iragarki Laburrak plataforma. Salerosketa eta trukea euskaraz
  • Bezeroa:Bertako Hedabideak
  • Estekak:
  • Urtea:2018tik
Iragarki laburrak plataforma
Iragarki Laburrak plataformaren diseinua & garapena