software garapena eta web aplikazioak
Inika-logoa
Inika Eskola kudeaketa softwarea, ikastetxeentzako soluzio integrala
-------------------
+200 ikastetxe eta +50.00 familiaren babesa eta konfidantza lortu ditu Inika plataformak.

Inika

Eskola kudeaketa softwarea, ikastetxeentzako soluzio integrala

Inika, Haur eta Lehen hezkuntza, DBH, Batxilergo, Lanbide Heziketa, Helduen Heziketa, Hizkuntza akademia eta Musika Eskolei zuzendutako kudeaketa eta ikasketa sistema da.Hezkuntza elkarte, familia, irakasle zein ikasleek parte har dezaketen kudeaketa sistema da Inika. Softwareak ikastetxe edo zentro bakoitzaren beharretara moldatu eta pertsonalizatzeko aukerak eskaintzen ditu, bakoitzak izan ditzakeen beharrei erantzunez:
  • Akademikoa: mailak, gaiak, ebaluazioak, hutsegiteak, notak…
  • Administrazioa: ikasleen matrikulak, irakasleen kudeaketa, gurasoak, dokumentuak, aktibitateak, zerbitzuak…
  • Ekonomikoa: ordainketak, kobrantzak eta bueltatuen kudeaketa, kontzeptu ekonomikoak, erreziboak, remesak…
  • Komunikatiboa: ikastetxe, irakasle, familia eta ikasleak
  • LMS ikasketa ingurunea. Google Classroom-ekin eta Moodlekin uztartzen den irakasleen koaderno digitala
2 atal nabarmenduko genituzke:
  1. Inika APP: Seme-alabei buruzko informazio akademikoa momentuan ezagutu ahal izatea, ebaluazioko notak, naiz kalifikazio partzialak edo irakasleen anotazioak. Era berean hutsegiteei buruzko alertak instant batean jasoko dituzte mugikorrean. Aplikazio honi esker, familiek uneoro eskuragarri izango dute zentruko informaziorik garrantzitsuena: seme-alaben unean-uneko informazio ademikoa ezagutzekoa aukera izango dute eta ebaluazioko nota, kalifikazio partzialak, hutsegiteak, irakasleen oharrak, jakinarazpenak, oharrak, e.a. eskuragarri izango dituzte, baita, ordutegiak, ikastetxeko berriak, erreziboei buruzko informazioa, garraioa, jangela, irteerak edo seme-alaben kanpo-ekintzei buruzko informazioa ere.
  2. Irakasle kuadernoa eta gela birtuala: Irakaslearen koaderno digitala erabiliz, ikasgaien programazioa zehaztu daiteke unitate eta jardueratan eta egutegian ikusi. Irakasleek gelan klase ematerakoan lagungarri zaizkion hainbat tresna eskuragarri izango ditu modu errezean erabil ditzan, hala nola klaseko anotazioak egiteko, asistentzia pasatzeko, edo lanen kalifikazio partzialak erregistratzeko.Inikak LMS propio bat dauka, gela birtualaz ezagutzen dena. Bertatik ikasleekin hartu-emana, elkarrizketak eta bideokonferentziak egin daitezke eta Google Classroom eta Moodlerekin integratua dago.
Ikastetxeek Inika erabiltzerakoan edozein sistema eragile erabili ahal izango dute eta erabat webez arituko dira. Instalazio guzia hodeian egongo denez, ez da ikastetxe bertan inolako instalaziorik egin behar eta segurtasun kopietaz Inika arduratuko da. Gure bezeroei segurtasun-maila gorena eskaini asmoz eta Europako 2016/679 datu pertsonalen babeserako reglamentu berria betetzeko, Inikan etengabe eguneratzen ditugu gure zerbitzuak eta barne prozedurak.
  • Izena:Inika. Eskola kudeaketa softwarea, ikastetxeentzako soluzio integrala
  • Bezeroa:+200 ikastetxe, akademia, eskola
  • Estekak:
  • Urtea:2003tik
  • Lankidetza:Ukabi S.L.
inika-app
01 inika APP

Seme-alabei buruzko informazio akademikoa poltsikoan

inika_hitzaldia
02 inika hitzaldia

Ikastetxeetako irakaslegoari emandako hitzaldia