software garapena eta web aplikazioak
Getariako Udal webguneko logotipoa
Getariako Udalaren webgunea Web diseinua eta garapena
-------------------
Diseinu irizpide berrien araberako maketazioa eta garapena.

Getariako Udalaren webgunea

Web diseinua eta garapena

Diseinu irizpide berrien araberako maketazioa eta garapena burutu da.

Webgunearen eraberritzeak bi helburu nagusi izan ditu: erabiltzaileen nabigazioa erraztea eta informazioa modu argiagoan bistaratzea. Horretarako, arkitektura berria diseinatu eta edukiak berrantolatu dira. Udalaren marka berriaren nortasun digitala indartzea ere lortu da, albiste, agenda eta bestelako ataletan diseinu irizpide garbiak erabiliz.

Backend garapenari dagokionez, WordPress CMSa oinarri hartuta, bere abantailak aprobetxatu eta neurrira garatu da theme-a. Eduki-mota pertsonalizatuak garatu dira eta horiek bezeroak modu autonomoan eta erraz kudeatu ahal izateko kudeaketa panela ere osatu eta aberastu da.

Nabarmentzekoak: Elia itzultzaile automatikoaren integrazioa eta webgune zaharreko edukien migrazioa eta egokitzapena.

  • Izena:Getariako Udalaren webgunea. Web diseinua eta garapena
  • Bezeroa:Getariako Udala
  • Estekak:
  • Lankidetza:TheNiu
Getariako Udalaren webgunearen sailak atalaren irudia
Getariako Udalaren webgunearen garapena