Elkar argitaletxeak
Elkar Taldeko argitaletxeen multisite plataforma
Elkar Taldearen estrategia digitalari erantzunez, 5 argitaletxeren webguneak bateratzea izan da proiektu honen helburu nagusia.
Elkar argitaletxea, Txertoa argitaletxea, Sua edizioak, Ttarttalo argitaletxea eta Elkar musika dira web instalazio bakarrean bildu diren 5 webguneak. Guztiek web arkitektura bera dute oinarri, WordPress multisite instalazioa, eta ezaugarri nagusia neurrira garatu den sinkronizazio sistema da. Izan ere, webgune guztietako produktu erreferentziak eta katalogoak Elkar Taldeko datu base sistemekin sinkronizatzen dira, guztien salmenta puntua elkar.eus delarik.
Webgune bakoitzean produktu eta katalogoen antolaketa eta nabegazioa pertsonalizatu egin da, bai argitaletxe bakoitzaren behar konkretuen araberako atalak eta bistaratzeak gehituz, bai diseinua bakoitzaren marka irudira egokituz.

Elkar Taldeko argitaletxeen multisite plataforma



