software garapena eta web aplikazioak
Villabonako Udala logoa
Villabonako Udalaren webgunea Liferay web diseinua eta garapena
-------------------
Udal webgunearen berrikuntza Liferay plataforman

Villabonako Udalaren webgunea

Liferay web diseinua eta garapena

Villabonako Udalaren webgunearen maketazioa eta garapena gauzatu da.

Berrikuntza-proiektuaren helburu nagusia erabiltzailearen esperientzia hobetzea izan da, informazioa eskuragarriago eta ulergarriago bihurtuz. Horretarako, webgunearen egitura berrikusi da, edukien antolaketa optimizatuz eta nabigazioa intuitiboagoa eginez.

Udalaren webgune berria Liferay DXP 7.3 plataforma teknologikoan oinarrituta garatu da. Liferay plataforma administrazio publikoan oso erabilia da, atari korporatiboak eta zerbitzu digitalak kudeatzeko. Haren gaitasunak aprobetxatuz, udalaren beharretara egokitutako soluzioak garatu dira eta edukiak modu eraginkorragoan kudeatzeko hainbat eduki-egitura eta osagai pertsonalizatu sortu dira.

Webgune berriaren garapena eta egindako hobekuntzei esker, edukien kontsulta errazagoa da, eta erabiltzaileek esperientzia modernoagoa, arinagoa eta irisgarriagoa dute.

Era berean, hemeroteka digitala garatu da. Atal hau WordPress CMSaren gainean inplmentatu da, eta Udalak 2012.urtetik aurrera argitaratutako albisteen artxibo historikoa biltzea izan du helburu. Hemerotekak informazioa modu egituratuan kontsultatzeko aukera eskaintzen du, edukiak urtearen eta hilbatearen arabera iragazteko eta bilatzeko funtzionalitateekin.

Villabonako Udala Herria ezagutu
01 Villabonako Udalaren web garapena

Web berrikuntza liferay plataforman

Villabonako Udala · Zure zerbitzura
02 Villabonako Udalaren web garapena

Web berrikuntza liferay plataforman

Villabonako Udalaren hemeroteka
03 Villabonako Udalaren hemeroteka garapena