Azpeitiko Udal webgunea
Web diseinua eta garapena

Azpeitiko Udal webgunearen diseinua eta garapena Joomla CMSa oinarri hartuta burutu da. Diseinu berritzeak izan du garrantzia, zeuden edukiak gailu mugikorretatik egoki ikustea zen helburua, responsive diseinua aplikatzea, hain zuzen. Honetaz aparte, edukiak berrantolatzeko ere aprobetxatu da, irisgarritasuna eta herritarrentzat garrantzitsuenak diren edukiei lehentasuna emanez, arreta zerbitzua, online tramitazioa eta partehartzea, besteak beste.
Bizirik dagoen proiektua da. Mantenu iraunkorra eta aktiboa burutzen ditugu teknologikoki egunean mantenduz eta aldiro eduki atal berriak gehituz, udalaren eskakizunak betez.

Web diseinua eta garapena