software garapena eta web aplikazioak

INIKA hezkuntza pertsonalizatura bidean

2021 Apr 28 / bloga
inika hacia la educacion personalizada imagen - elkarmedia

Adimen artifizialari buruz gero eta gehiago hitz egiten den garai hauetan, Nola eragingo du Adimen Artifizialak hezkuntzan? Eta gure ikasleengan? Gure sema-alabengan?

Inikak SMARTMEDU, ikasleen datuetatik ezagutza lortu eta horiekin bakoitzari egokitutako formakuntza zehatzak iradokitzen dituen’Big Data’ erreminta sortu du, Ibermática eta Urkide ikastetxearekin elkarlanean.

SMARTMEDU proiektuaren bidez Hezkuntza Pertsonalizaturako Analitika Teknika Aurreratuak erabiltzen hasi gara. Beste arlo batzuetan, finantza erakundeetan, telebistako edukietan, publizitatean, medikuntzan edo gastronomian, dagoeneko erabiltzen den zerbitzuen pertsonalizazioa hezkuntzara ere iritsi da. Aro digital berrian sendotu diren teknologiek, hala nola, hodei informatikak edo analisi aurreratuak, ikasleen datuetatik ezagutzak ateratzea ahalbidetzen dute gero haietako bakoitzari egokitutako prestakuntza ekintza bereziak iradokitzeko.

Ikasleen datuetatik ezagutza ateratzen duen tresna garatu dugu. Ezagutza horiekin ikasle bakoitzari prestakuntza ekintza zehatzak iradokitzea ahalbidetuko dugu. Para ello Osagai digitaletan arrastoa uzten duten eta analitikak sortzeko balio duten ikasleen datuak erabiltzen dira. Hauek irakaskuntza pertsonalizatzea eta ikasle bakoitzarentzat onenak izango diren erabakiak hartzea ahalbidetzen dute. Aro digital berriak erabat ukitzen du hezkuntza sektorea bera ere, ikasteko eta ezagutzak transferitzeko moduak eraldatuz, malguagoa, arinagoa eta pertsonalizatuagoa bilakatuz. Ikaskuntza pasiboa, errotazioan, ikasketa estandarizatuan eta irakaslearen irudian oinarritutako irakaskuntza tradizionala, azken egunetan da eta teknologia berriek ikasle bakoitzari bere ezaugarri onenak indartzeko aukera eskaintzen die.

inika logoa