software garapena eta web aplikazioak

Ezagutzaren Kudeaketarako prozesu eta erreminten garapena eta aplikazioa

2021 Sep 24 / bloga
gestion del conocimiento en elkarmedia

Elkarmedian 20 urte baino gehiago daramatzagu Ezagutzaren Kudeaketarako prozesuak eta erremintak garatu eta ezartzeko proiektuetan murgilduta.

Gure ingeniari informatikoen bide profesionalean nabarmentzekoa da lanaldi partzialean eta hainbat urtez Elgoibarko Makina Erreminta Institutuko Ingeniaritza Eskolan irakasle modura izandako esperientzia, besteak beste, Teknologiaren Zaintza, Informazio Sistemen Integrazioa eta Ezagutzaren Kudeaketa bezalako ikasgaiak ematen.

Software sortzaileak gara eta gure soluzioen artean INIKA, Euskal Herriko eskola kudeaketarako plataformen artean liderra nabarmendu dezakegu. Ehundaka ikastetxe, milaka irakasle eta hamar milaka guraso biltzen dituenez, Ezagutzaren Kudeaketa nahitaezkoa da.

Azken merkatu azterketek berretsi dutenez, Ezagutzaren Kudeaketak industria-enpresetan ezartzeko aukera bikainak eskaintzen dizkigu.

Hau horrela, erakunde bateko parte diren pertsonen bizitza ziklo osoa, Kontratazioa, Prestakuntza eta Belaunaldien Eskualdaketa, kontutan hartuko dituen Ezagutzaren Kudeaketarako erreminten garapenean murgilduta dago Elkarmedia, enpresei soluzio espezifikoak eskainiz.

Nori zuzendua:

  • Ezagutzaren Kudeaketarako tresnen bila ari diren eta Talentuen kudeaketarekin kezkatuta dauden Industria Antolakuntza eta Irakaskuntza Zentroak

Konpondu beharreko arazoak:

  • Pertsonak lantokian integratzea.
  • Erakundeko profesionalen prestakuntza eta jarraipena.
  • Ezagutzaren atxikipena Belaunaldien Eskualdaketaren ondoren.
  • Talentuak kudeatzeko eskaera handiak eta horren ihesak prozesu metodologiko berriak aplikatzeko beharra agerian utzi dute, baita erakundeetako pertsonen bizitza zikloarekin lotutako Ezagutzaren Kudeaketak ere. Gizarte berri honen eskakizuna da ezagutza erakundeen barruan mantentzeko gaitasuna izatea.

Irtenbidea:

  • Tutore Adimenduna, Pertsonen Analitika eta Ikaskuntza Analitika forma duen tresna.
  • Adimen Artifiziala aplikatzen da formakuntza, trebakuntza eta Ezagutzaren Kudeaketara bideratuta.
  • Onenek balioztatutako metodoa.

Gure Bezeroak:

  • Izen handiko Industria Enpresak.
  • Irakaskuntza Zentro liderrak.

Alternatibak:

  • Soluzio sakabanatuak eta adimen gabeak.

Ekarmedia:

  • Gure produktu eta soluzioen milaka erabiltzailek emandako ospe eta aitortza.

Gehiago jakiteko: EZATECH