Ekipamendua: hornidura eta mantentze-lana
Enpresak ekipamendu informatikoz hornitzea
Mota guztietako ekipamendu informatikoak jarriko dizkizugu eskura: zerbitzari fisikoak eta Cloud motakoak, lan-estazioak, inprimagailuak, TPV, konektibitate-elementuak sare lokaletan, softwarea, e.a. Gure eskaintzak fabrikatzailerik onenak ditu atzean, enpresa-munduak behar dituen kalitatea eta segurtasuna eskaini ahal izateko.
Instalazioak eta Mantentzea
Elkarmedian badakigu nolako arazoak sortzen diren enpresa baten ekipoak behar bezala ez dabiltzanean edo behar adinako fidagarritasuna eskaintzen ez dutenean. Galdutako lan-orduak beti dira gehiegi eta bezeroei eragindako irudi txarra beharrik gabe ordaindutako prezioa izaten da askotan. Hori dela eta, enpresa batean informatika atala hain kritiko eta garrantzitsua izanik, funtsezkoa deritzogu atal hori teknikoki babesteari.
Horren instalazioa egiteko gaur egun dauden aukera guzti-guztiak zuri eskaintzeko prestatuta gaude, eta zure ondoan irtenbiderik onena aukeratuko dugu zure ustiapena optimizatzeko, zure produktibitatea areagotzeko eta kostu operatiboak gutxitzeko.