Cuéntanos

Si tienes un nuevo proyecto entre manos y quieres diseñarle una web o darle valor con una app, nos lo cuentas y te ayudamos a ponerlo en marcha




info@elkarmedia.eus +34 943 850 874

Subscribe elementum semper nisi. Aenean vulputate eleifend tellus. Aenean leo ligula, porttitor eu, consequat vitae eleifend ac, enim. Aenean vulputate eleifend tellus.

[contact-form-7 404 "Not Found"]

Open Data gunea garatu dugu Azkoitiko Udalarentzat

opendata Azkoitiko Udala | Elkarmedia

Open Data gunea garatu dugu Azkoitiko Udalarentzat

Open Data gune honekin Azkoitiko Udalak hasiera eman dio datu publikoak modu estandar eta berrerabilgarrian argitaratzeari. Lehen fase honetan, datu interesgarri batzuk identifikatu eta garbitu/eraldatu/egokitu dira open data erara argitaratu ahal izateko, eta aurrerantzean datuok eguneratuta mantentzeko prozedurak ere finkatu dira. plataforma open data para el gobierno abierto Open data gunean XML eta RDF formatuan argitaratuko dira datuak. Datuok berrerabiltzea sustatu nahi da, produktu eta zerbitzuak sortzeko aukera emanez hala norbanako nola enpresei. Izan ere, bertan datuon aurre-bistaratze eta azterketak egiteko aukera eskaintzen du plataforma honek, baina baita fitxategiak deskargatu eta API bidez kontsultak egiteko aukera ere. Aipatzekoak dira herritarrei zuzendutako eskaerak eta proposamenak egiteko atala eta aplikazioen erakusleihoa, hau da, datuotatik eratorritako produktuen txokoa. 2012an ekin genion Azkoitiko Udalari Gobernu Irekia eredu politikoarekin bat egin zezan baliabide teknologikoak eskaintzeari. Hasiera hartan parte-hartze gunea garatu genion, azkoitia.gobernuirekia.net, administrazioaren eta herritarren arteko harreman zuzenak bultzatzeko tresna baliagarri eta komunikazio kanal eraginkor bilakatu dena. Bertan hartu dute lekua udalak herritarrekin elkarlanean burutu dituen prozesu parte-hartzaile guztiek. Oraingo urrats honekin, datu publikoak argitaratuta Gobernu Irekiaren hirugarren zutabe den gardentasunari erantzungo dio, gardentasuna baita parte-hartzea eta elkarlanarekin batera, Gobernu Irekia eredu politikoaren oinarria. Prentsa:
20 April, 2014

Eskuragarri UROLApp, bailarako turismoa sustatzeko app-a!