
Eskuragarri UROLApp, bailarako turismoa sustatzeko app-a!
Apirilaren 16an izan genuen UROLApp gailu mugikorretarako turismo aplikazioaren aurkezpena. Urola bailarako turismoa sustatzeko asmoz, Iraurgi Berritzen garapen agentziaren turismo teknikariekin elkarlanean garatutako aplikazioa da. Audiogida formatuan oinarrituta, herri bakoitzeko ondarearen eta baliabide turistikoen inguruko informazioa audio kontakizun moduan edo fitxa moduan kontsultatzeko aukera ematen du, lau ibilbidetan banatuta: Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako herrietan ibilbide bana eta landa eremuko herriak ezagutarazteko pentsatua bestea, Touring Urola, Beizama, Errezil eta Aizarnazabal lotzen dituena. Aplikazioa lau hizkuntzatan deskarga daiteke (euskaraz, gazteleraz, ingelesez edo frantsesez) eta ibilbide hauez gain, bailarako zerbitzu eta informazio praktikoa ere biltzen ditu, jatetxe eta ostatuen inguruko informazioa geolokalizatuta ere badagoelarik.
![]() |
![]() |
Google Play (Android) | Apple Store (IOS) |