You are here: Noticias
Noticias
Miércoles, 10 Diciembre 2014 09:47

Anaitasunako webgunea aurkeztu dugu

Pasa den asteburuan aurkeztu zuen CD Anaitasuna, Azkoitiko futbol taldeak bere webgune berria.
ESLE, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea, eta ASOLIF, Federación Nacional de Empresas de Software Libre-ren eskutik LIBRECON, Business and Open Technologies Conference kongresua ospatu zen azaroaren 11 eta 12an, Bilbon. Hamaika hitzaldi eta tailer ospatu zen Software Librearen inguruko hainbat adituren esperientziak ezagutzeko aukera bikaina izan zelarik.
Lunes, 03 Noviembre 2014 00:00

Software Librearen aldeko apustu sendoa

Elkarmedia ESLEko partaide da. Gure azken urteetako lan ildoetan Software Librea gero eta indar handiagoa hartzen joan da eta proiektu berritzaileenak teknologia askeetan oinarritu ditugu, egun gehien erabiltzen ditugun erremintak eta eskaintzen ditugun zerbitzu eta produktu garrantzitsuenak Software Libreetan oinarriturik burutu ditugularik. Bide honetan sendotu asmoz, eta ESLE, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartearen konpromisoarekin bat eginez, ESLEn sartzeko bidea jorratu dugu, bertako bazkide bilakatuz.
Apirilaren 16an izan genuen UROLApp gailu mugikorretarako turismo aplikazioaren aurkezpena. Urola bailarako turismoa sustatzeko asmoz, Iraurgi Berritzen garapen agentziaren turismo teknikariekin elkarlanean garatutako aplikazioa da. Audiogida formatuan oinarrituta, herri bakoitzeko ondarearen eta baliabide turistikoen inguruko informazioa audio kontakizun moduan edo fitxa moduan kontsultatzeko aukera ematen du, lau ibilbidetan banatuta: Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako herrietan ibilbide bana eta landa eremuko herriak ezagutarazteko pentsatua bestea, Touring Urola, Beizama, Errezil eta Aizarnazabal lotzen dituena.
Open Data gune honekin Azkoitiko Udalak hasiera eman dio datu publikoak modu estandar eta berrerabilgarrian argitaratzeari. Lehen fase honetan, datu interesgarri batzuk identifikatu eta garbitu/eraldatu/egokitu dira open data erara argitaratu ahal izateko, eta aurrerantzean datuok eguneratuta mantentzeko prozedurak ere finkatu dira.
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Le informamos de que este sitio web contiene cookies propias y de terceros con la finalidad de mejorar los servicios ofrecidos a través del mismo así como mejorar la experiencia de navegación. El hecho de continuar navegando por este sitio web supone la aceptación del uso de las cookies con las finalidades descritas. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies Más información.

Acepto las cookies de este sitio